2016/11/09


6. Bizitza Zientifiko Topaketa


Eureka Zientzia Museoak azaroaren 7an, "6. Bizitza Zientifikoak" ekimena antolatu du. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta langileen arteko topaleku izatea bere helburu nagusia izan da.
Topaketan DBH4-ko ikasleek zientzia eta teknologiako profesionalei galderak egiteko eta iritziak trujatzeko aukera izan dute.
Esperientzia ederra gure ikasleak zientzia munduarekin kontaktuan jartzeko eta etorkizuna begira, lagungarria  Batxilergoko ikasketak aukeratzeko.


Zientzia Astea 2016

Azaroaren  3an, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astean egon dira DBH-3ko ikasleak, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutakoa. Gure ikasleek aukera izan dute, zientzia lanbide dutenekin zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko.Stand zientifikoak, erakusketak, janari - dastatzeak eta aurkitu ditugu Bilboko Bizkaia Aretoan.


Esperientzia ederra gure ikasleak zientzia munduarekin kontaktuan jartzeko.

2015/10/29



KONTSUMO ARDURATSUA

Zer da ?
Kontsumo arduratsua kontsumismoa baztertu eta banakoaren beharrak asetuz ingurumena babestu eta gizartean justizia eta berdintasuna bermatu egiten dituen kontsumo bat da.

Zer egin behar dugu ?
Eskuratzen ditugun produktuak birziklatuz, berrerabiliz eta gutxituz ere era arduratsuan kontsumituko dugu. Gehiegizko paketatzea saihestu behar dugu, plastikozko poltsen erabilera gutxitu eta ontziratze sinpleena duten produktuak aukeratu, desegiteko errazak direnak eta era berean beste erabilerak izan ditzaketenak.



Erantzun galdetegia 

EROSKETA BERDEA

Zer da erosketa berdea?


DOS TOMATES Y DOS DESTINOS